Kaufe Deine Eintrittskarten
Online Verkauf geschlossen
Für mehr Infos setze Dich gerne mit dem Veranstalter des Events in Verbindung.
Die Kontaktdaten des Veranstalters findest Du unter dem Abschnitt "Verantaltet von".
Ereignisdetail
Juan Martín donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.
Juan Martínek bi auziri egin beharko die aurre: batetik, hizkuntza-arazoak ditu, eta, bestetik, landa-inguruneaz ezer gutxi daki. Horrez gain, Ixabel familiako alaba erakargarriak ordura arte ezezagunak zituen sentimenduak piztuko dizkio, eta inguruak ere zur eta lur utziko du, izan ere, musikaren bidez komunikatuko da berarekin: zuhaitzak rap doinuan, sagarrak a kuppela abesten eta behiak dantzan.
Jatorrizko egilea JOXEAN SAGASTIZABAL
Zuzendaria PATXI BARCO
Zuzendari musikala JOLI PASCUALENA
Interpreteak XANTI KORKOSTEGI, MARIA REDONDO, AINHOA AIERBE, INAZIO TOLOSA, KARLOS NGUEMA, IKER HUITZI, JOLI PASCUALENA eta SANTI ROMANO
Zugangsrichtlinien
Kommentare
3