Izaro
Brought to you by: Hernaniko Udala
Online sales are closed.
For more information please contact the organizer.
The organizer's data is in the "Brought to you by" section.
Event details
Izaro Andres kantari mallabiarrak sona handia hartu zuen Om bere lehen diskoarekin 2016an eta ordutik arrakasta handia lortu du Euskal Herrian zein atzerrian. Proposamen zabala eskaintzen du kontzeptuari eta estiloari dagokionez, sormenari aurreiritzi edo mugarik jarri gabe eta euskara, ingelesa eta gaztelania erabiliz. Pop-a, folk-a, melodia geldoak... topa ditzakegu bere disko eta emanaldietan.
Orain Limones de invierno lanarekin, kolore, usain, tenperatura eta kontraste kitzikagarriak eskainiko ditu Izarok, disko berriak egun eguzkitsuak argitzen dituzten argi zitrikoak jasotzen baititu, neguko errekak estaltzen dituzten behe lainoekin batera.
Izaro Andres: ahotsa,
Garazi Esnaola: teklatuak
David Gorospe: bateria eta perkusioak
Julen Barandiaran: baxua
Iker Lauroba: gitarra
Comments (10) 10 Comments