Bisita gidatua: Birding hiriko parkeetan (euskaraz)
Organizado por: Oficina de Turismo. Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz | Turismo Bulegoa. Vitoria-Gasteizko Udala
Venda online encerrada.
Para mais informação pergunta ao organizador do evento.
Os dados do organizador estão no apartado "Organizado por".
Descrição
Bisita
Galdetu al diozu zure buruari zeintzuk diren Gasteizen bizi diren txoriak? Ba al dakizu hegazti-espezieak bereizten? Aire zabaleko jarduera bat proposatzeb dizugu, naturaz gozatzeko.
Informazio gehiago
- Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.
- Prezioa: 6 € pertsonako.
- Hizkuntza: euskara. Bisita hau gaztelaniaz ere egin daiteke: Birding en los parques de la ciudad.
- Topalekua:
- Uztailak 11: Ignacio Aldecoa Kultura Etxea. Florida parkea.
- Abuztuak 22: Santa Isabel hilerriko ate nagusian.
- Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan.
- Bisita ez da haurrentzat gomendatzen.
- Bisita gidatuak egiteko, COVID protokolo bat dago, bertaratutako guztiek jarraitu beharrekoa.
Plaza guztiak beteta badaude, jarri harremanetan telefonoz Turismo Bulegoarekin.
COVID protokoloa
Eusko Jaurlaritzaren 30/2021 dekretuaren arabera, aire librean egiten diren kultura, turismo edo natura bisitetan 20 pertsonako taldeak elkartu daitezke. Barnealdean, 10 pertsona elkartu ahal izango dira. Bisita gidatuak egiten dituztenek maskara erabili beharko dute uneoro, ezin baita bermatu metro eta erdiko gutxieneko distantzia. Informazio gehiago.
Harremanetarako
Zerbitzuaren baldintzak orokorrak
- Gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 48 ordu lehenago.
- Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu.
- Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.