Acquista i tuoi biglietti
Vendita online chiusa.
Per maggiori informazioni chiedi all'organizzatore dell'evento.
I dettagli dell'organizzatore sono nella sezione "Organizzato da".
Descrizione dell'evento
Mia ezinbesteko emakume bat da, beste asko bezala; ezinbestekoa bere etxeko eguneroko bizitzan. Bere deabruen aurka borrokatzen da, ama, aita, alaba eta senar “disidente” bat zaintzen dituen bitartean, baina indar handiena Branko semearengan jartzen du, pixkanaka mugikortasuna galarazten dion izen gabeko gaixotasuna baitu. Gaur Brankok 25 urte bete ditu, eta bere familia “akastunak” (gaur “disfuntzional” deituko genioke) festa bat prestatu dio.
Hori da abiapuntua inoiz garrantzitsua izan zenaz eta gure arreta guztia merezi duenaz hitz egiteko, umorez, xalotasunez eta zintzotasun basatiz: oroimena, familia, denboraren joana, desberdina dena onartzea, gaztetasuna, maitasuna, beldurra... Bizitza.
Testuaren egilea: Ivor Martinic
Itzultzailea: Aizpea Goenaga
Zuzendaritza eta espazio eszenikoa: Fernando Bernués
Antzezleak: Miren Arrieta, Klara Badiola, Mireia Gabilondo, Asier Hernández, Ander Iruretagoiena, Xabi Jabato López, Maria Redondo, Martxelo Rubio, Jose Ramon Soroiz, Dorleta Urretabizkaia
Politica di accesso
Commenti
2